Urpeko filmazio zerbitzuak eskaintzen ditugu ondorengo kasuetan erabiltzeko:
Bideo korporatiboaren edo bideo instituzionalaren helburu nagusia da enpresaren edo erakundearen izaera modu argian eta deigarrian azaltzea.
Kapta osatzen dugunok uste dugu bideo korporatiboa edo enpresaren bideoa marketing tresna perfektua dela azpimarratu nahi diren alderdiak sendotzeko. Irudi korporatiboarentzat balio erantsia da, beraz. Bideoan enpresaren historia, teknologia, helburuak eta etorkizuneko proiektuak azaldu daitezke, baita enpresak garatzen dituen ekintzak eta lan-taldea aurkeztu ere.
Gure streaming zerbitzuaren bitartez edozein ikus-entzunezko eduki mota igorri dezakegu Internet bidez eta zuzenean.
Egun, eduki horiek munduko edozein lekura denbora errealean irisarazteko modu erraz eta ekonomikoena da hau. Beraz, streaminga enpresen marketinaren funtsezko erreminta bilakatu da.
Streamingaren aukerak mugagabeak dira. Edozein ekitaldi igorri dezakegu: azokak, kongresuak, ikastaroak, kirol lehiaketak, prentsaurrekoak, hitzaldiak, batzar orokorrak eta akziodunen batzarrak, etab. Ekitaldi horiek zuzenean ikusi ahal izango dira zure webgunean.
Jarri bideo bat zure webgunean produktu bat, zerbitzu bat, enpresa bat, eskaintza bat eta nahi duzun guztia azaltzeko, eta askoz ere dinamikoagoa eta erakargarriagoa izango da zure web orrialdea.
Gure zerbitzuak eskaintzen dizkiegu ekoizpen-etxeei eta telebistei formatu ezberdinetan: DV, DVCAM, DVCPRO eta DVCPRO HD.
Gure lan-taldeak mota guztietako ekitaldien, konbentzioen, kongresuen, erakusketen, inaugurazioen, aurkezpenen... jarraipena eta grabazioa egiten dugu.
Kaptan uste dugu postprodukzioa ikus-entzunezko errealizazioaren prozesu garrantzitsuenetarikoa dela. Edizioa edota postprodukzioa grabatutako eta erregistratutako material guztiei aplikatzen zaien prozesu multzoa da: muntaia, azpitituluak jartzea, off ahotsa eta audioa, ikus-entzunezko beste iturri batzuk eranstea, etab. Prozesu honetan egiaztatu, zuzendu eta muntatu egiten dugu azken lana. Final Cut edizio ekipoa daukagu.
Itsaspekoak. Fauna, flora eta ozeano Atlantikoko, Pazifikoko eta Indikoko irudiak.
© 2008 KAPTA Producciones - Plaza Ehiera 3 (Atzealdea) 20305 Irun (Gipuzkoa)
Tel. 943 57 52 59 / 657 16 55 26 - kapta@kaptaproducciones.com