Kapta ikus-entzunezko enpresa da, Irunen (Gipuzkoa) ekoizpen zentro bat duena. Bertan ikus-entzunezko ekoizpenerako eta bideoen edukiak sortzeko prozesuan beharrezkoak diren baliabide guztiak ditu.
Alderdi teknikoari dagokionez, ondorengo baliabideak ditugu: ENG ekipoak DVC PRO, DVC PRO 50 eta HD formatuetan, Amphibico urpeko karkasa duen DV cam kamera, steadicam, travelling eta argiztapen materiala, bideo eta audio postprodukzio digitala. Hori guztia, lan-talde kualifikatu baten esku, diseinuaren, garapenaren, ekoizpenaren, errealizazioaren eta postprodukzioaren arlo ezberdinetan trebatua dagoena.
© 2008 KAPTA Producciones - Plaza Ehiera 3 (Atzealdea) 20305 Irun (Gipuzkoa)
Tel. 943 57 52 59 / 657 16 55 26 - kapta@kaptaproducciones.com